Metodologia

Baina... zertan datza, zehazki? OASIS hitzak asebetetze eremua ekartzen digu gogora, konfiantzazko tokia, ilusioz, zorionez eta edertasunez betea, gure asmo eta xedeekin bat egiten duena.

Gure ametsa ekintzara bideratzeko eta desio dugun helmugara iristeko Oasis Jolasa deituriko metodologia erabiliko dugu, Elos Institutuak diseinatu duena. 25 pertsonez osatutako talde-sustatzaile hetereogeneo batek 7 faseetan zehar murgilduko da: begirada, estimua, ametsa, zaintza, ekintza, ospakizuna eta iraultza deiturikoak. Erreplikagarria den teknologia soziala da honakoa, azken 5 urteetan 20 herrialdeetan zehar 250 esperientzia baino gehiagotan aplikatu dena.

Ongi-nahizko begirada

Honen bitartez jolasaren partaide diren sujetuek komunitatean dauden edertasunak identifikatuko dituzte (kulturalak, naturalak, arkitektonikoak, etab.), aukera eta baliabide oparoak dituen eszenarioa sortzeko helburuarekin egiten da hau.

Estimua

Komunitateko pertsonen artean harremanak sortzen dira, elkarlana indartzeko beharrezko elementuak diren konfidantza eta elkar-zaintza sortuz. Fase honetan entzute-aktiboa funtsezkoa da.

Ametsa

Taldeak komunitatearen ametsa zein den jakiten saiatuko da, komunitateko herritarrekin harremanduz. Lortu beharrekoa, gauzatu nahi dugun amets onenaren irudia lortzea da, arreta oztopoetan jartzeko dugun ohitura gailenduz.

Zaintza

Fase honetan, identifikatutako talde-ametsa gauzagarri bilakatzeko dagoen aukera probesteko helburuarekin estrategiak eta ekinbideak planeatzen ditu komunitateak.

Ekintza

Ekintza kolektiboa taldearen ezaugarri eta abileziei esker, komunitatearen baliabideei esker eta parte-hartzaileen arteko lotura emozionalari esker indartzen joango da, amets kolektiboa lortzeko nahiak bultzatuta.

Ospakizuna

Gauzatutakoa balioan jarriko da eta egondako lorpen pertsonal eta talde-lorpenak ospatzen dira.

Iraultza

Momentu honetan parte-hartzaileek ekintza garatu den moduaren eta lortutako emaitzak mantentzeko beharrezkoak lirateken esfortzuen inguruan hausnartuko dute. Era beran, sortu diren beste aukerak behatu eta leku izan dezaketen proiektu berrien planteamendua egiteko unea da hau ere.

  • Metodology by: